2019ko saskibaloiko Erreginaren Koparen egoitza

Gasteizen izango da DIA Ligako 57. Erreginaren Kopa, 2019an, FEBen batzorde betearazleak Euskadiko Saskibaloi Federazioaren bidez eta RPK Araski taldearekin elkarlanean hartutako erabakiaren arabera.

Izan ere, arabar hiriburuan jokatuko da datorren urtean DIA Ligako Erreginaren Kopa, hain zuzen 2019ko otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean.

Ohi ez bezala, zortzi taldek hartuko dute parte lau egun irauten duen txapelketan.

Aldi berean, gainera, Minikopa jokatuko dute DIA Ligako taldeen behe-mailako kategoriek, Gasteizen.

 

 

Informazio gehiago: http://ligadia.feb.es/inicio.aspx