Media Maratón Vitoria-Gasteiz

Orotara 3.303 atletak hartuko dute parte Gasteizko Maratoi Erdiaren 41. edizioan

30 probintziatatik eta 15 erkidegotatik etorriko dira atletak Euskadiko proba zaharrenera, baita Frantziatik ere; izen-ematea iazkoaren antzekoa izan da.

Datorren igandean, abenduak 16, 3.303 atletak osatutako marea batek hartuko du Gasteiz 10:30etik aurrera, Maratoi Erdiaren 41. edizioan. Izen-emateen kopurua zertxobait jaitsi da (77 atleta gutxiago), baina larunbatean azken orduan izena emateko aukera ere izango da. Datu positiboa da, azken urteetako joerari eutsi baitzaio.

Aurtengo edizioan 30 probintziatatik eta 15 erkidegotatik etorritako atletak lehiatuko dira, baita Frantziatik etorritakoak ere.  Hala ere, arabarrak izango dira nagusi, beti bezala.  Zehazki, Arabako 1.501 atletak hartuko dute parte (iaz baino bat gehiago), hau da, % 45,44; bizkaitarrak 499 izango dira (%15,10) eta gipuzkoarrak, 379 (%11,47). Ondoren, Errioxa (%8,87), Nafarroa (%4,45) eta Burgos (% 3,51) datoz.

Bitxikeria gisa aipa daiteke lasterkari gazteena 2000an jaioa dela (18 urte), eta zaharrena, 1944an jaioa.

Informazio Gehiago