Europako Final Four sustatzea

Arabar erakundeek bederatzi bideo egin dituzte Europako sasoian Gasteizko Final Four sustatzeko.

20 segundoko emanaldi laburrak dira, eta Euroliga eta Eurocup partiden atsedenaldietan erakutsiko dira 15 herrialdetako 39 kantxatan. Izan ere, uste da 365.000 lagunek baino gehiagok ikusiko dutela bideo bakoitza.

Zortzi hizkuntzatan bikoiztu dira bideoak: gaztelania, euskara, turkiera, ingelesa, italiera, alemana, errusiera eta greziera. Arabako kulturari eta historiari buruzko irudiak eta sustapenak agertzen dira bertan, besteak beste, Landa eta Garaioko hondartzak, Añanako Gatz Harana, Arabako Errioxako ardoak eta Gasteizko tokirik adierazgarrienak.

Turismoa erakartzeko ez ezik, lurraldean inbertitzeko pizgarri gisa ere erabili nahi dira bideoetako batzuk, hala nola 4.0 industrian, biozientzietan eta energian.