Ura Inguruneak

Uribarri Ganboako Urtegia

Uribarri Ganboako urtegiak baditu barnealdeko hiru hondartza, eguzkitan etzanda egon, bainatu edo, besterik gabe, arratsalde apaleko isiltasunaz eta edertasunaz gozatzeko. Hondartza horiei, beren kalitatea aitortu eta bandera urdina eman zaie. Garaio eta Landako probintzia parkeetan daude

Arabako Lautadan kokatutako urtegi honek Zadorra ibaiaren arroko urak biltzen ditu. Arro horrek Arabako iparraldeko isurialdeen banalerroko mendi hegaletatik datozen ibaiadar eta errekak bideratzen ditu. Bertan elkartzen dira iparraldetik, Elgeamendi, Aizkorri eta Aratz mendietatik, datozenak; eta hegoaldetik, Entziako mendilerrokoetatik datozenak.

 

Garaioko Hondartza

Mendixka leun eta berdeak eta larre zabal eta zainduak ur xaflaren ertzean zuhaiztiekin tartekatzen diren ingurune hau toki aproposa da natura bizitzeko eta hura zaintzen, babesten eta maitatzen ikasteko. Elorri beltzak, elorri zuriak, astigarrak edo lizarrak, zikoinak, txantxangorriak, eskinosoak, kaskabeltzak, buztanikarak, tximeletak, azkonarrak edo kirikinoak dira hemen aurki ditzakegun landare eta animalietako batzuk.
 
Informazio Orokorra:

www.alavaturismo.eus

 

Landako Hondartza

Landako Parke Probintzialak 40 hektarea ditu eta Uribarri Ganboako urtegiaren ipar-mendebaldean kokatuta dago, Arratzua – Ubarrundiako udalerriko Arlaban auzoaren eta Geltokiaren auzoaren inguruan.

Parkearen Kokalekuak, bertara autoz, bizikletaz zein garraio publikoz erraz heltzeko aukerak, bertan dauden erabilera publikoko azpiegiturek eta lekuaren ezaugarriek, toki hau naturarekin harremanetan aire zabaleko aisiaz gozatzeko leku aparta bilakatzen dute.

Informazio Orokorra:

www.alavaturismo.eus

Urrunagako Urtegia

Urrunagako urtegia, Legutio edo Santa Engrazia izenarekin ere ezagutzen dena, euskal arrantzale askoren erreferentzia da.

Araba eta Bizkaia artean muga egiten duen eskualde altu batean kokatzen da, Gorbeiaren inguruko mendietan, eta bi probintziei edateko ura hornitzeko erabiltzen da.

Maroñoko Urtegia

Maroñoko urtegia, izen bereko herrian kokatzen dena eta Aiarako udalerrikoa dena, Arabako iparraldearen haran honen gainean dagoen mazela malkartsuen eta haitz bertikalen mendikateak, Salbada mendizerrak, babesten du.

Inguru eder honek zelai berdez inguratutako espazio ireki zabalak ditu.

Albinako Urtegia

Albina Zadorra sistemako urtegirik txikiena da. Gasteiztik 9 kilometrora dago, Albina ibaiaren gainean, Aramaioko haran idilikora daraman errepidearen ondoan eta basoz inguratuta. Inguru hori bisitatzeak merezi du.

Urtegiak erakusten digun irudia edertasun handikoa da, itsaso txikia baso zabalen artean hain zuzen. Urtegiko behealdeko uretan dauden harlauza handiek gogora ekartzen digute hori lehen Aramaiora zihoan galtzada zela.