Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Eraztun Berdeak aukera ederrak eskaintzen ditu inguru natural batean pasierak egiteko; leku aparta da jarduera fisikoan aritzeko.

Armentiako parkea

Erkametz baso naturala da, eta hirigunearen eta Gasteiz mendien artean dago. Gasteiz mendiak ditugu, hain zuzen, Gasteizko udalerriko mendi sistema nagusia eta naturgune baliotsuenetariko bat. Eta hortxe egoteak bihurtzen du Armentiako basoa benetako korridore biologiko. Izan ere, Gasteiz mendietako baso inguruneak, hiri inguruko berdeguneak eta hiri ekosistema lotzen ditu. Korridore biologiko gisa betezen duen zeregin horretan datza, beraz, Armentiako basoaren balio nagusia.

  • Azalera: 161 hektarea
  • Sortze urtea: 1998
  • Kokalekua: Vitoria-Gasteizko hego-mendebaldean, hiriaren erdigunetik 3 kilometrora.

Zabalganeko parkea

Parke horrek garrantzi berezia du, oso hondatutako eremu bat oneratzeko lan handia eginez sortu zelako. Legar hobi zaharrak zeuden han, eta natura aldetik balio handiko gune bihurtu da, aisiarako eta olgetarako leku paregabea.

Zabalganeko parkean baditugu larreak, zuhaizti sakabanatuak, aintzirak, muinoak eta mendixkak, egonaldiak egiteko guneak, oinezkoentzako bidezidorrak eta erkametz baso natural bat. Ikuspegi ekologikotik azken hau da elementurik nabarmenena, soroen itsaso zabalean bizirik irautea lortu duen baso uharte urrienetako bat baita.

  • Azalera: 58 hektarea.
  • Sortze urtea: 1993
  • Kokalekua: Vitoria-Gasteiztik 4 kilometro mendebaldera

Olarizuko parkea

Jendea parke honetara hurbiltzeko hainbat arrazoi daude: Olarizuko larreak, muino entzutetsua, hiria inguruko herriekin lotzen duten bidexkak… Beraz, Olarizuko parkean aukeran duzu ibilbideaz gozatzea edota, besterik gabe, hango txokoetako batean geratzea.

-Eraztun Berdeko gainerako tokiek ez bezala, Olarizuko parkeak naturaltasun txikiagoa du eta hiri parkeen kontzeptuari gehiago hurbiltzen zaizkion ezaugarriak ditu. Izan ere, hasieran hiri izaeradun parke gisa sortu zen.

  • Azalera: 60 hektarea
  • Sortze urtea: 1995
  • Kokalekua: Vitoria-Gasteiztik 2 kilometro hegoaldera

Salburuko parkea

Salburua hainbat urmaelek osatzen dute -Arkautikoa eta Betoñukoa izanik bi urmael nagusiak-, bai eta larre egindako lurrek eta harizti txiki batek ere.

Parkean barrena ibiltzeko, urmael nagusiak lotzen eta inguratzen dituzten ibilbideak erabil ditzakegu. Ataria interpretazio zentroari eta hegaztien bi behatokiei esker, hango aberastasun naturala ezagutzeko eta parkeaz gozatzeko aukera izango dugu.

  • Azalera: 206 hektarea
  • Sortze urtea: 1994
  • Kokalekua: Vitoria-Gasteiz hiriaren ekialdearekin muga egiten du
 

Zadorrako parkea

Ibaia hiriaren albotik igarotzen den zati osoan guztiz egokitu nahi da, ingurumena, hidraulika eta gizarte eta aisialdia kontuan hartuz, baina tarteka eta fasez fase. Etorkizunean 13 kilometroko luzera eta 213 hektaerako zabalera izango dituen ibai parkeaz gozatu ahalko dugu. Parke hau Eraztun Berdearen funtsezko kate maila izango da Salburuaren hezeguneen eta Zabalganeko parkearen artean.

  • Egungo azalera: 132 hektarea
  • Kokapena: Vitoria-Gasteiz hiriaren iparraldeko muga
  • Parkearen egoera: proiektatze eta gauzatze fasea 

Errekaleor ibaiko parkea

Parke honek Olarizuko parkearekin egiten du muga hegoaldean eta Salburuko hezeguneekin iparraldean. Ekialdeko hiri hedatzearen barruan sartuta dago. 

Inguru hori egokitzea Salburuko hiritartze proiektuaren barruan dago. Lan hauei esker Eraztun Berdearen azalera 28 hektareatan zabalduko da..

  • Kokalekua: Hiriaren ekialdea
  • Proiektu fasean den parkea

10 ORDAINTZAREN 10 ORDAINTZAK Green Ring-erako