Santiagoko Bidea

Gaur egungo erromesentzako ibilbide bat duzu honako hau, zoruan ipinitako ikurrak jarraituz Gasteizen barna.

Lehen erromesak herrixkatik herrixkara zeharkatuko zuten gure eskualdea, Gasteiz bera tarteko, baino inolako irizpide finkorik gabe. Baliteke ordurako antzina erromatar galtzada izandakoaren parean dagoen Armentiak nolabaiteko erakarpen indarra izatea, San Prudentzioren sorleku zen aldetik, baina ez zen erreferentzia bihurtuko Kolegiata kategoria irabazi eta estilo erromanikoa nagusitu zen arte. Une horretatik aurrera (Victoria sortzearekin bat), erromesek bi aukera izango zituzten: hiri sortu berriaren babesa bilatzea bata; hiria inguratzea bestea, apezpikuaren azpi-egoitzaren antzinakotasun eta ospearen bila.

Gaur egun, bidearen balizak Elorriagatik barna sartzen dira Gasteizen. Jarraian, urbanizazio modernoek inguratzen duten Elorriagako atetik Done Jakue hiribidera iritsiko dira.